Jorge Oteizaren figura berreskuratu nahian eta bere heriotzaren 6. urteurrena apirilaren 9an izan zenez, Udalak Tomas Esnaolaren laguntzari esker erakusketa bat antolatu du Kultur Etxean.
Gaur arratsaldeko 19:30etan inaguratuko da erakusketa eta Kultur Etxean izango dugu apirilaren bukaera arte.
Aste honetan erakusketa goizez bakarrik irekiko da baina datorren astelehenetik aurrera betiko ordutegia izango dugu. Goizez, 9:00tatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00tatik 20:00tara.