Udaleko Gizarte Politika batzordeak, aurtengo Guraso Topaketak programaren barruan, hitzaldiak antolatu ditu datozen ostegunetarako, urriak 22 eta 29.
Hitzaldiak kultur etxean izango dira, 19:00etan hasita, eta Askagintza elkartearekin batera antolatu ditu Udalak.
Hitzaldien gaia honako hau izango da: Krisia nerabezaroan: krisia familian
.
Hizlaria Ana Elosegi psikologo klinikoa izango da.
Etxean nerabeak dituzten familietako gurasoei zuzenduta daude bereziki hitzaldiak; baina irekiak dira parte hartu nahi duten guztientzat.