Urriaren 5ean hasiko dira.
Udaleko bulego teknikoak ohar bat argitaratu du, Estropalari kalean egingo diren obrak direla-eta.
Honela dio oharrak:
Honen bitartez, jakinarazten dizuegu Estropalari kalea 4tik 18ra arteko urbanizazio lanak hasiko direla, datorren astelehenean, urriaren 5ean. Hori dela eta, DEBEKATUA izango da aparkatzea eremu horretan obrek irauten duten bitartean.
Astelehenean, urriak 5, goizeko zortzietarako erretiratu beharko dira autoak inguru horretatik.
Barkatu eragozpenak.