Patxi Etxeberriari buruzko liburua aurkeztuko da udaletxean

Ekitaldia datorren ostegunean izango da, urriaren 1ean, 19:30ean hasita.

Lasarte-Oriako Udalak eta Ttakun elkarteak argitaratu dute ostegunean Orion aurkeztuko den liburua.

Xabier Lasa andoaindarrak idatzi du eta 300 orrialde inguru ditu; bertan kontatzen dira Patxi Etxeberria bertsolari oriotarraren bizitzari buruzko hainbat xehetasun. Patxik han eta hemen kantatutako bertso mordoxka bat ere jasotzen ditu liburuak.

Bertso kantari 50 urtez

Patxi Etxeberria Orioko Erretzabal baserrian jaio zen; baina, ezkonduz geroztik, Lasarten egin du bizimodua, nahiz eta jaioterriarekiko lotura handia gorde duen. Aurten betetzen dira 50 urte Patxi Etxeberriaren jendaurreko lehen bertso-saiotik eta, aitzakia hori baliatu du liburuaren egileak haren lanaren glosa egiteko.

Ekitaldia udaletxean

Liburua joan den igandean aurkeztu zen Lasarte-Oriako kultur etxean; baina, Patxi oriotarra izanda, Udaleko Euskara batzordeburu I