Andoaingo Piano Jaialdian parte hartu duten ikasleen emanaldia, otsailaren 18an kultur etxean

Joan den astean, otsailaren 12an eta 13an, egin zuten Andoaingo XVII. Piano Jaialdia, eta han izan ziren 570 pianisten artean, Danbolin Musika Eskolako 15 ikaslek hartu zuten parte bakarlari gisa. Haien lana, gainera, oso ongi baloratu zuen epaimahaiak, eta urrezko eta zilarrezko dominak jaso zituzten.

Urrezko dominak:
Ane Blázquez, Irati Txintxurreta, Iñaki Daly, Elene Etxabe, Oier Iruretagoiena, Julen Lekuona, Ander Paredes, Nora Ruiz eta Jon Salsamendi.

Zilarrezko dominak:
Itxaso Aierbe, Julen Txintxurreta, Arene Garmendia, Arrate Igartua, Paul Sarasua, Ganix Sukia.

Danbolin Musika Eskolaren partez, ZORIONAK!

Emanaldiak, kultur etxean
Otsailaren 18an, ostiralarekin, Andoaingo Piano Jaialdian parte hartu zuten ikasleak entzuteko aukera izango da kultur etxean, aforoa bete arte. Ikasleak bi txandatan banatuta ariko dira: lehenengoa 17:30ean izango da eta bigarrena 18:30ean. Herritarrei bertaratzeko gonbita egiten die Musika Eskolak.