Danbolin Musika Eskalako hamabost ikaslek hartuko dute parte Andoaingo XVII. Piano Jaialdian

Otsailaren 10etik 13ra, Andoaingo XVII. Piano Jaialdia egingo dute Bastero Kulturgunean, eta Danbolin Musika Eskolako 7 eta 15 urte arteko hamabost ikaslek hartuko dute parte ekimenean. Piano-bakarlari modalitatean ariko dira. Antolatzaileek, pandemiari lotutako protokoloa errespetatzeko beharra gogoratu nahi diete ikus-entzuleei, ohiko urduritasunen gainetik, segurtasunezko jai-giro atsegina bermatzeko.

Otsailaren 10ean, osteguna, irekiera kontzertua

Jaialdia otsailaren 10ean, ostegunarekin, hasiko da. Euskadiko Musikari Gazteen XIV. Lehiaketako irabazle Joseba Korta Pacheco eta Sarah Perarnaud Aramendik piano-errezitala eskainiko dute 19:00etatik aurrera.

Otsailaren 11n, ostirala, Orkestra Sinfonikoaren kontzertua

Otsailaren 11n, ostiralarekin, Francisco Escudero Kontserbatorio Profesionaleko Orkestra Sinfonikoaren txanda izango da, 19:15etik aurrera. Orkestra sinfonikoarekin batera, Alexander Peskanov-en 10 zk. kontzertua piano eta orkestrarentzat lana eskainiko du Martin Daly Brazok. Danbolin Musika Eskolako ikaslea izateaz gain, Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko ikaslea ere bada Daly Brazo.

Otsailaren 12an, larunbata, ikasle hauen emanaldiak izango dira:

– Auditorioan, A. mailan: Julen Txintxurreta Goikoetxea (8 urte), Ganix Sukia Yaben (9 urte), Arrate Igartua Viso (10 urte), Arene Garmendia Sudupe (11 urte).
– Ekitaldi aretoan, A. mailan: Jon Salsamendi Mirones (7 urte), Ander Paredes Del Rosario (9 urte), Elene Etxabe Elustondo (10 urte), Nora Ruiz Areizaga (10 urte).

Otsailaren 13an, igandea, ikasle hauen emanaldiak izango dira:

– Auditorioan, C. mailan: Iñaki Daly Brazo (14 urte).
– Ekitaldi Aretoan, B. mailan: Julen Lekuona Campos (11 urte), Irati Txintxurreta Goikoetxea (12 urte), Oier Iruretagoiena Iribar (12 urte), Paul Sarasua Ijurra (13 urte).
– Ekitaldi Aretoan, C. mailan: Ane Bázquez Barrajón (14 urte), Itxaso Aierbe Cisneros (15 urte).

Orioko ikasleek ondorengo konpositoreen obrak entzunaraziko dituzte: M. Mier, M. Bober, B. Bartok, A. Garcia Abril, A. Reinagle, M. Goldston, P. Txaikovski, L. Chanberlain, Duvernoy, D. Kabalevski, D. Xostakovitx, A. Tanaka eta F. Mendelssohn.

Jaialdiaren inguruko informazioa duzue hemen eskuragai. 

Zorterik onena ikasleei eta Audra Almanaityte irakasleari.