JON REDONDO KAIKURA DOA!!!!

Azkenaldi honetan herrian zebiltzan zurrumurruak gaur goizean konfirmatu dira: Jon Redondo alkateak arraunera itzultzea erabaki du.

Baina inork gutxi espero zuen ezustekoa eman digu: Orio ez den beste herri batera joango baita arraun egitera. Harrigarria bada ere guztiz konfirmatuta dago: datorren denboraldian Jon Redondo Kaikuko tostetan ikusiko dugu arraunean, Jose Luis Kortaren agindupean.