Baginaren bakarrizketak
antzezlana ikusteko aukera izango da larunbat honetan kultur etxean, 22:00etan hasita.
Ikastolak antolatu du emanaldia, Orioko Udalaren laguntzaz, Kutxaren kultur programaren barruan.
Antzezlana doan ikusi ahal izango da; baina, aldez aurretik, gonbita eskuratu behar da. Guztira, 120 gonbita jarriko dira eskuragarri: erdiak kultur etxean eta beste erdiak ikastolako idazkaritzan.
Aitziber Garmendiak eta Ainhoa Garaik antzezten duten lan honek arrakasta handia izan du aurkeztu duten tokietan. Bi emakumeren arteko solasa erakusten du obrak, sexuari buruz ari direla, betiere barrea eragiteko moduan.