Udalak, beste hiru banatzaileren laguntzari esker, apirilaren 7tik aurrera ostegunero pintxo poteoa antolatuko du.
Pintxo poteoa apirilaren 7tik ekainaren 23 arte izango da.
Ostegun horietan 4 ardo mota (kriantza, urtekoa, txuria eta gorria), zerbeza boteila, ura eta mostoa pintxoarekin batera euro eta erdigatik jan eta edateko aukera izango dute bezeroek.
Dagoeneko herriko zenbait tabernarik izena eman dute baina parte hartu nahi izanez gero martxoaren 23arte aukera dute tabernariek Kultur Etxean eta Udaletxean izena emateko.