Udako lanpostuak 2011

Udalak hainbat pertsona hartuko ditu lanerako uda honetan, eta deialdia egiten du lanpostu horiek betetzeko. Deialdian parte hartzeko oriotarra izan behar da (udaltzain laguntzaile lanposturako izan ezik), eta langabetua. Hartuko diren langileen kontratuak lan-zuzenbideko erregimenean egingo dira, denboraldi baterako.

LANPOSTUAK

LANPOSTUAK

? Zaindaria kanpinerako (lau lanpostu)

? Kabinen garbitzailea (bi lanpostu)

? Kanpineko komunen garbitzailea (lanpostu bat)

? Udaltzain laguntzailea (bi lanpostu)

Aldizkako langile finkoek gaur egun betetzen duten lanpostuetakoren bat hutsik geratzen bada, langile horrek uko egiten diolako, lanpostu hori ere eskainitako beste lanpostu hauei gehituko zaie.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO TOKIA

Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, bertan emango den instantzia betez. Bulego orduak: astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Martxoaren 9tik apirilaren 1a bitarte, biak barne.

Interesatuek udal bulegoetan eska ditzakete deialdiaren oinarriak. Lanpostu horiek betetzeko egin beharreko frogak 2011ko apirilaren 16an egingo dira Orioko kultur etxean, goizeko bederatzietan hasita.