Martxan da ‘Orio Ezagutzen’ ingurumen-heziketa programa

Herriko ikasleak murgiltzear daude Orio eta Orioren historia ezagutzeko heziketa programan. Urtarrila eta otsaila bitartean hainbat ekintza egingo dituzte, honako helburuarekin: ingurumenaren gaineko jarrera arduratsuak bereganatuz, herriaren bilakaera historikoa eta horrek utzitako ondarea ezagutzea.

Orioko Udalak ?Orio Ezagutzen? ingurumen-heziketa programa sustatuko du, eta garapena Arazi IKT enpresaren hezitzaileen laguntzarekin burutuko da. Programan Orioko Ikastolako eta Zaragueta Herri Eskolako 100 ikasle inguruk parte hartuko dute. Proiektua bi egitarau ezberdinez osatzen da eta egitarau bakoitza ikasturte bateko ikasleentzat egokituta dago. Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek ?Denboraren bila? izeneko unitatea garatuko dute eta 5. mailakoek, aldiz, ?Argazki Rallya? izenekoa.

?Denboraren bila? unitatea burutuko duten ikasleek bidai bat egingo dute Orioko historian zehar, herriak hiri gutuna lortu zuenetik gaur egun arte, betiere ingurumenarekiko arreta berezia edukiz eta Orion gertatu diren aldaketak aztertuz. Orioren etorkizuna ere aztertuko da, izan ere, etorkizuneko Orio nolakoa izatea nahi duten azaltzen duen eskutitz bat idatziko diote ikasleek alkateari. Aldi berean, herriko ingurumen arazoen inguruan irtenbideak proposatuko dituzte.

?Argazki rallya?n arituko direnak argazki zahar eta berriak konparatuko dituzte eta, horrela, azken 100 urtetako Orioren berri izango dute. Ikasleak, taldeka, herriko eraikin eta kale garrantzitsuenen argazkiak atera eta horien inguruko dokumentazio lana ere egin behar izango dute.

Gehiago jakiteko:

Tel. 943833641 // Faxa. 943833098

arazi@arazi-ikt.com

Harremanetarako: Nerea Ib