Ekainaren 28tik aurrera txu-txu trena martxan ibiliko da herriko kaleetan.
Orioko Udalak antolatu du, Arkupe elkartearekin elkarlanean.
Herriko Plazatik abiatuko da txu-txu trena eta hondartzaraino eramango ditu bidaiariak. Itzulerako bidaian, berriz, hondartzan hartuko du jendea eta herriraino ekarriko du.
Ordutegia
Txu-txu trenak honako ordutegia izango du: goizean 11:00etan hasiko da martxan eta 14:00ak arte ibiliko da joan-etorrian. Arratsaldez, berriz, 15:30etik 20:00etara ibiliko da.
Txartelak
Joan-etorriko txartelak Turismo bulegoan, kanpinean eta herriko denda batzuetan izango dira salgai eta txartel bakoitzak 0,50 euroko prezioa du. Txartel horrek balio du bai joateko eta bai etortzeko.