Aurtengo kultur aniztasunaren jaiaren barruan, futbol partida bat jokatuko da maiatzaren 27an Mendibeltz zelaian, 19:00etan hasita.
Partida jokatzea libre da; baina, aldez aurretik, komeni da entrenamenduetan parte hartzea, taldeak osatu eta elkarren berri jakiteko.
Ekitaldi horretan parte hartuko dutenek igande goizetan egiten dituzte entrenamenduak, goizeko hamarretan hasita, Mendibeltz futbol zelaian.
Interesa izanez gero, bertara azaldu besterik ez dago.
Argazkian iazko partida jokatu zutenak ageri dira.