Tailer horien lelo nagusia hau da: Gaur, bihar zer egingo dugun pentsatzen
.
Bigarren tailerrean izena emateko epea zabalik dago.
Bigarren tailer horrren gaia honako hau da: HERRIALDE ARRANOAK: herrialde emergente berriak
BRIC herrialdeek (Brasil, Errusia, India eta Txina) aukera zabala eskaini diete enpresa handi eta aurreratuenei. Baina herrialde emergenteen bigarren bolada (Arrano izenarekin ezagutzen direnak), aukera ezin hobea dira gaur egun: INDONESIA, HEGO KOREA, MEXIKO, EGIPTO, TAIWAN eta TURKIA.
? Zein izango dira herrialde emergente berriak 2016-2020 bitartean?
? Zein dira herrialde hauetan ekoizpen eta kontsumo jarraibideak zehaztuko dituzten aspektu nagusiak?
? Zein aukera ekar diezazkioke hemengo enpresa bati nazioartekotze eta dibertsifikazio geografikoak?
Urola Kostako Udal Elkarteak horri buruz hausnarketa egitera gonbidatzen ditu hemengo enpresetako arduradunak.
Tailerra noiz
1. saioa: Osteguna, urriak 27
2. saioa: Osteguna, azaroak 3
Non
Urola Kostako Udal Elkartean, Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz
Ordutegia
12:30 ? 15:00
Oharra
Parte-hartzaileei ordu erdiko lunch-a eskainiko zaie.
Tailer honetan parte hartzeko, bidali e-posta bat edota deitu 943 89 08 08 telefonora.
Ekimen hau, SPRIren COMPITE egitasmoaren baitan eskaintzen da eta guztiz doakoa da Urola Kostako enpresentzat.