Ikastaroak Udal Elkarteko Enplegu Zentroaren egoitzan bertan izango dira (Urdaneta bidea 6, Zarautz).
Lau ikastaro mota emango ditu Enplegu Zentroak. 4-6 ordu bitarteko iraupena izango du bakoitzak, bi egunetan banatuta, eta goizez izango dira.
Izena nola eman
Ikastaroak doakoak dira, baina aurrez izena eman behar da, honako telefonora deitu edo mezua bidalita:
Tel: 943 89 08 08 – Fax: 943 83 51 47
orientazioa@urolakosta.org
enpleguzentroa@urolakosta.org
(Vanessa edo Olaia)
Esanda bezala, lau ikastaro dira:
Lana bilatzeko teknikak teknologia berriak erabiliz
Helburua:
Teknologia berriak erabiliz lan bilaketan autonomoa izatea.
Edukiak
? Curriculuma eta aurkezpen gutunak nola egin (ereduak, argibideak,..)
? Posta kontua sortu
? Curriculuma eta aurkezpen gutunak emailez nola bidali
? Interneten nabigatu, lanaren inguruko webguneetan
? Lan eskaintzak interneten nola aurkitu
Enplegua 2.0
Helburua
Lana bilatu eta lortzeko bide berriak ezagutzea eta erabiltzen ikastea
Edukiak
? Nola erabili web 2.0 tresnak lana bilatu eta lortzeko
? Web 2.0 tresnak
? Nola erabili sare sozialak (Facebook, Twiter, Linkedin?)
? Nola sortu blog bat
Lan elkarrizketak
Helburua
Lan-elkarrizketak nola egin ikasi eta prestatu
Edukiak
? Nola jokatu lan elkarrizketa batean (banan-banan nahiz taldean)
? Zer egin/esan eta zer ez egin/esan elkarrizketa batean
? Ohiko galderak eta erantzunak
? Froga psikoteknikoak
? Talde dinamikak
Pertsona eta pertsona arteko gaitasun eta trebetasunak
Helburua
Lanik gabe egoteak sortzen dituen ezintasun eta egoera pertsonalei aurre egiten ikastea
Edukiak
? Ezagutu zure burua
? Lana errazago lortzeko norberak dituen ezaugarri pertsonalak
? Motibazioa
? Nola jokatu taldean
Ikastaroa egiten dutenei hainbat material eskainiko zaie: ikastaroan erabilitako materiala, interneteko helbideen zerrendak, dokumentu ereduak (CV, aurkezpen gutunak…).
Babesle eta laguntzaileak
Ikastaro horiek Urola Kostako Udal Elkarteak eskaintzen ditu, Lanbideren diru-laguntzari esker. Udal Elkartea Lanbideren Zentro Laguntzailea da.