Maiatzerako prestatua zuen Herrio taldeak piragua irteera bat Oria ibaian barrena; baina bertan behera utzi behar izan zuen eguraldi txarragatik.
Ekainaren 17an izango da aukera berria.
Herrio natur taldeak eta Orioko Udalak antolatuta, piragua irteera egingo da Oria ibaian barrena.
Anbulatorio ondoko arranplatik hasi eta, korrontea lagun, Sariako olaraino joango dira, astirik bada, eta Portuko zuloan, Donpernasa errekan eta Olaberrietako portuan geldialdiak egingo dituzte, bertako fauna eta flora ezagutzeko.
Arratsaldeko 14:30ean abiatuko dira anbulatorio ondoko arranplatik, eta 3-4 ordu iraungo du irteerak. Itsasadarrari buruzko azalpenak emango dituzte Herriokoek, ibaiaren natur aberastasunak azalduz.
Maiatzean izena eman zutenek izango dute lehentasuna eta, tokirik geldituz gero, Kultur Etxean izango da izena emateko aukera. Norberak bere piragua ere eraman dezake.