Orio Ezagutzen
programaren barruan egin zen bilkura hori kultur etxean.
Orioko Udalak Orio Ezagutzen
izeneko ingurumen-heziketa programa sustatu du aurten ere, herriko ikasleek herriko historia ezagutu eta ingurumenaren gaineko jarrera arduratsuak bultzatzeko helburuarekin.
Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasle guztiek parte hartu dute urtarriletik martxoa bitarte bi jarduera hauetan: ?Denboraren Bila? eta ?Argazki Rallya?.
Bi jarduerak Arazi enpresaren bitartez bideratu ditu Udalak.
Denboraren bila
?Denboraren bila? izeneko jardueraren bitartez Orioren iragana, oraina eta etorkizuna lotu dituzte ikasleek. Horretarako, froga ugari gainditu behar izan dituzte, elkarlana bultzatzen duen jolas batean.
Mendetan zeharreko bidaia hori 1379. urtean hasi zuten, Oriok hiri-gutuna lortu zuen urtean. Orioren etorkizuna ere aztertu zuten. Azterketa horren ondorioz, eskutitza idatzi zioten alkateari, taldeka, adierazteko zein gauza ikusten zituzten Orion hobetzeko modukoak.
Martxoaren 15ean egindako bileran eskutitz horiei erantzun zien alkateak denen aurrean, kultur etxean egin zen ekitaldian. LH4ko 72 ikasle bildu ziren alkatearekin kultur etxeko areto nagusian eta luze jardun zuten Oriori buruz hizketan, arazoak eta irtenbideak aztertuz.
Argazki rally-a
?Argazki rallya? jardueraren helburua Orioko garapen historikoaren jarraipena egitea da. Azken 100 urteetako argazkiak aztertu eta ikasleek gaur egungo egoerarekin konparatzen dituzte eta hortik ondorioak ateratzen dituzte.
Ikasleak, taldeka, herriko eraikin eta kale garrantzitsuenen argazkiak ateratzen dituzte, eta jarraian gaur egungo argazkia irudi zaharrarekin alderatzen dute. Eraikuntza eta kale horien inguruko dokumentazio lana ere egin behar izan dute. Jarduera honetan LH5eko 53 ikasleek parte hartu dute.