EuskoTrenek greba egingo du asteazkenean, hainbat ordutan

EuskoTreneko Batzorde Iraunkorrak greba deialdia iragarri du 2012ko martxoaren 21erako, zerbitzu publikoetan azken aldian egiten ari diren murrizketen kontra protesta egiteko.

EuskoTrenek Orioko Udalari bidali dion oharrean adierazten duenez, honako orduetan egingo dute greba langileek: 9:00etatik 11:00etara, goizean, eta 17:00etatik 19:00etara, arratsaldean.

Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik zehaztu EuskoTrenek bete beharko dituen zerbitzu minimoak zein diren. Zehazten dituenean, EuskoTrenen web orrialdean kontsultatu ahal izango dira:

EuskoTren

Herritarrak jakinaren gainean egoteko argitaratzen dugu ohar hau.