Urola Kostako Mankomunitateak, Kutxa Ekoguneak, eskualdeko bost udalek eta eskualdeko 23 arrandegiek ONTZIRATU ZAITEZ! kanpaina abiatuko dute, arrandegietan erabiltzen diren paper eta plastikozko poltsak murrizteko eta, horien partez, bestelako ontzi edo tuperrak erabiltzea bultzatzeko.
Oraingoz, arrandegietan
Kanpainaren barruan, guztira, 13.500 ontzi berrerabilgarri banatuko dira bost udalerrietan.
Eskualdeko 23 arrandegiek hartuko dute parte kanpaina honetan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako arrandegi guztiak). Eskertzekoa da agertu duten jarrera eta borondate ona.
Kanpaina urriaren 18an aurkeztu zen Urola Kostako Udal elkartearen egoitzan. Bertan izan ziren, Amaia Guruzeta, Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria, Amaia Otazo Kutxa Ekoguneko Kontsumo Jasangarria saileko arduraduna, Alizia Osa Zarauzko ingurumen zinegotzia eta Be