Plaza 14:00etan itxiko zaio trafikoari larunbatetan

Urritik ekainera bitartean, larunbateko 14:00etan itxiko da plaza ibilgailuentzat, oinezkoek lasai erabiltzeko aukera izan dezaten.

Udalak kontuan hartu ditu hainbat herritarrek egindako proposamenak eta, horietan oinarrituta, aldatu egin du hasieran jarritako irizpidea.

Urritik ekainera, larunbat goizean zabalik ibilgailuentzat

Urria eta ekaina bitarteko larunbatetan 14:00etan itxiko da plaza eta, beraz, ibilgailuek pasaera libre izango dute goiz osoan. Erabaki hori hartzeko, dendarien proposamenak hartu ditu kontuan Udalak.

Urritik ekainera, bestalde, igande gauean irekiko da berriz plaza, 20:00etan.

Astearen barruan tokatzen diren jaiegunetan, berriz, goizeko 7:30etik iluntzeko 20:00etara egongo da plaza itxita ibilgailuentzat.

Udan, goizetik itxita ibilgailuentzat

Ekainetik irailera, berriz, orain arte bezala izango da: plaza larunbat goizean itxiko da ibilgailuentzat, 07:30etik aurrera, eta itxita izango da astelehen goizeko 07:30ak arte.

Salbuespenak

Urritik ekainera arteko larunbat goizetan, plazan ekitaldiren bat antolatuta dagoen egunetan, salbuespena egingo da eta bidea goiz-goizetik itxiko da trafikoarentzat, 7:30ean, udan bezala.

Goiko Kaletik ez ateratzeko eskaera

Udalak dei egin nahi die herritarrei, herritik ateratzeko ez dezaten Goiko Kaletik barrenako bidea hartu eta, horren ordez, Txanka-hondartzako bidea erabil dezaten.