Udalaren oharra

Hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko zozketa

Urriaren 21eko hauteskunde-mahaietan zein izango diren erabakitzeko, zozketa egingo du Udalak.

Hori dela eta, honako oharra kaleratu du:
Ohar honen bitartez, honako hau jakinarazten zaie interesatu guztiei: 2012ko urriaren 21ean, igandearekin, Euskal Parlamenturako Hauteskundeak direla eta, zozketa publikoa egingo dela, hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko.

Zozketa 2012ko irailaren 24an egingo da, astelehenarekin, goizeko 9:00etan, udaletxeko Udalbatzarraren aretoan (Herriko plaza, 1, 2. solairua).

Guztion ezagupenerako eta dagozkion ondorioetarako argitaratzen da.