Jakina denez, herriko sare elektrikoak arazoak eman izan ditu azken aldian eta, arazo horiek konpontze aldera, hainbat lan egingo ditu Iberdrolak datozen egun eta asteetan.
Lehen lanak Orioko N-634 zubian egingo dira: zubi azpian hodi berri bat sartuko dute eta, lan hori egiteko, irudian ikusten dena bezalako sistema bat baliatuko dute.
Zubian egin beharreko lanak abuztuaren 30ean hasiko dira eta lau bat egunez arituko dira langileak zeregin horretan.
Ondoren, aurrerago, beste hiruzpalau interbentzio egin beharko dituzte herriko beste hainbat tokitan.