Udaleko Euskara batzordeak Euskararen Egunean banatuko ditu aurten ere Euskaraz Gazte
literatur lehiaketaren sariak.
Ekitaldia, hortaz, abenduaren 3an izango da, astelehenarekin, arratsaldeko 19:00etan, udaletxean.
Guztira 1.500 euro banatuko dira saritan: erdia olerki eta bertsoetako atalean, eta beste erdia, ipuinenean. Lehiaketak 19. urtea du aurtengoa.
Sariak banatzen parte hartuko dute Euskara batzordeko buru Jon Agirresarobek eta epaimahaiko kideek. Sari banaketaren ondoren, lunch-a izango da bertaratzen diren guztientzat.
Ekitaldia irekia da eta herritarrak gonbidatuta daude parte hartzera.