Udalak ofizial-igeltsero bat eta peoi bat kontratatu nahi ditu

Udalak ofizial-igeltsero bat eta peoi bat kontratatu nahi ditu 5 hilabeterako, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru-laguntza baliatuta.

Langile horiek aukeratzeko prozedura Lanbideren bitartez egingo du Udalak eta, beraz, ezinbestekoa da lan horietako bat eskuratzeko interesa dutenek Lanbiden izena emanda egotea.

Baldintzak betetzen dituzten eta, edozein arrazoirengatik, Lanbiden izena emanda ez dauden oriotarrek urriaren 10a arteko epea dute Lanbiden izena emateko.

Ondoren, Lanbidek bidaliko dio Orioko Udalari lanpostuetarako hautagai izan daitezkeen pertsonen zerrenda. Zerrenda hori aztertu eta, onartutako baremoaren arabera, puntuaziorik altuena duten hiru izangaiak elkarrizketatuko ditu Udalak, azken erabakia hartu aurretik.

Deialdiari buruzko informazio gehiago, hemen:http://www.oriora.com/eu/iragarki-taulaa/lan-eskaintzak/item/3109-ofizial-igeltsero-bat-eta-peoi-bat-aldi-baterako-kontratatzeko-hautaketa-prozezua

LEHEN MAILAKO OFIZIAL BALIO ANITZEKO LANPOSTUA BETETZEKO DEIALDIA

Bestalde, Udalak gogorarazi  nahi die herritarrei urriaren 7an bukatuko dela epea lehen mailako ofizial balio anitzeko lanpostua betetzeko deialdian parte hartzeko eskaria aurkezteko.

Deialdi horri buruzko informazio gehiago hemen irakur daiteke:

http://www.oriora.com/eu/albisteak/item/3102-lehen-mailako-ofizial-balio-anitzeko-lanpostua-betetzeko-deialdia-egin-du-udalak