Gizaker SL enpresa inkestak egiten ari da egun hauetan, oriotarren etxeetara telefonoz deituta. Inkesta horietan herriari buruzko galderak egiten ditu Gizakerrek, herriko gai zehatzak aipatuz, eta jendeari iritzia eskatzen dio oraingo Udalaren eta aurrekoaren gestioari buruz.
Orioko Udalak garbi adierazi nahi die herritarrei ez daukala zerikusirik inkesta horiekin. Udalak ez ditu enkargatu eta, areago, Udalari inork ez dio adierazi nork eta zertarako egiten dituen inkesta horiek.
Herritarrek jakin dezaten, Udalari iruditu zaio komeni dela hori garbi uztea eta horregatik argitaratzen du ohar hau.