Bi jardunaldi antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak, eskualdeko enpresentzat

Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Bazkundeak, Nazioartekotzeko Planaren barruan 2 jardunaldi antolatu dituzte eskualdeko enpresentzat.

Lehenengoa irailaren 18an izango da: FINANTZAKETA ETA DIRU-LAGUNTZAK LANKIDETZARAKO ETA NAZIOARTEKOTZEKO

Bigarrena urriaren 2an: AUKERAK ETA TRABAK BRASILEN, INDUSTRIAL SEKTOREKO ENPRESENTZAT

Informazioa eta izen-ematea:

Aintzane Ruesgas (Urola Kostako Udal Elkartea)
Tel. 943 89 0808
enpresa@urolakosta.org

Ondoren datoz jardunaldi bakoitzaren xehetasunak.

FINANTZAKETA ETA DIRU-LAGUNTZAK LANKIDETZARAKO ETA NAZIOARTEKOTZEKO

DATA: 2014-09-18
ORDUTEGIA: 9:00-11:30
IRAUPENA: 2,5 ordu
LEKUA: Urola Kostako Udal Elkartea (Urdaneta bidea 6, Abendaño Industrialdea, Zarautz)

Nazioartekotzearekin loturiko jardunaldi informatiboa izango da, esportazio prozesu bati hasiera emateko finantzaketa arloan kontuan izan behar diren alderdi garrantzitsuenak aztertuko dira. Nazioartekotze prozesuari oker edo ahul hasiera emateak eragozpen ugari ekar diezazkioke enpresa esportatzaileari.

Saioaren helburua da enpresek ezagutza egokia eskuratzea nazioartekotzeko prozesuan finantzaketa plangintza egoki bat egiteko.

Saioan enpresak nazioartekotze prozesu bat planteatzeko eskura ditzakeen finantzaketa eta diru-laguntza lerroak zeintzuk diren azalduko dugu. Era berean, eskaerak egiteko hainbat aholku eta jarraibide emango ditugu.

Saioaren eduki eta gaiak

  • Saioaren eta parte hartzaileen aurkezpena
  • Nazioartekotze eta lankidetza ekimenetarako dauden finantzaketa iturrien egoera
  • Zeintzuk dira gaur egun dauden finantzaketa eta diru-laguntza lerro nagusiak?
  • Zirkulantea finantzatzeko enpresak dituen instrumentu publiko nahiz pribatuak.
  • Finantzaketa tresna alternatiboak, nazioartekotze eta lankidetza proiektuetarako (prestamo partizipatiboak, arrisku kapital publikoa, e.a.).
  • Etorkizunari begira: “fundraising” arloan enpresak bultza ditzakeen lerroak eta garatu beharreko gaitasunak?
  • Finantzatzaileen aurrean, nola egin proposamen arrakastatsuak.
  • Eskaera eta galderak.

Hizlaria
Iñigo Aristi: Iñigo EHUn Ekonomi Zientzietan lizentziatua da. Unibertsitate berean, Finantza Masterra burutu du. Gaur egun, Enpresa Zuzendaritzako doktoretza burutzen ari da, Nazioartekotze eta Berrikuntza arloan.

AUKERAK ETA TRABAK BRASILEN, INDUSTRIAL SEKTOREKO ENPRESENTZAT

DATA: 2014-10-02
ORDUTEGIA: 9:00-11:30
IRAUPENA: 2,5 ordu
LEKUA: Urola Kostako Udal Elkartea (Urdaneta bidea 6, Abendaño Industrialdea, Zarautz)

Nazioartekotzearekin loturiko jardunaldi informatiboa izango da. Brasilera esportazio prozesu bati hasiera emateko kontuan izan behar diren arlo garrantzitsuenak azalduko ditugu. Nazioartekotze prozesuari oker edo ahul hasiera emateak eragozpen ugari ekar diezazkioke enpresa esportatzaileari.

Saioan industria sektoreko enpresa batek bere produktuak Brasilera esportatzeko landu eta ezagutu behar dituen hainbat gai jorratuko ditugu. Helburua da Brasilek dituen berezitasunak eta industria sektorean eskaintzen dituen negozio aukerak ezagutzea, esportazio prozesua arrakastatsua izateko.

Saioaren eduki eta gaiak

  • Sarrera: Brasil inbertsio helburu gisa
  • Brasileko kanpo merkataritzaren ezaugarri nagusiak: Flujo komertzialak (inportazioak, esportazioak) eta bazkide komertzial nagusiak; Merkataritza Askeko Hitzarmenak
  • Sistema juridiko, fiskal eta finantzarioaren ezaugarri nagusiak
  • Azpiegituren egoera eta kontuan hartu beharreko aspektu logistikoak
  • Merkatu brasildarraren azterketa: aukerak eta mehatxuak
  • Brasilen ezartzeko moduak: zeintzuk dira aukera egokienak?
  • Brasilen nazioartekotzeko laguntza planak: eragile publikoak eta laguntza lerro nagusiak.
  • Interesekoa den informazio praktikoa: Feria eta elkarte nagusiak; Bertan dauden sektoreko euskal enpresak
  • Kasu praktikoak: akats zein arrakastez ikasteko.
  • Eskaera eta galderak

Hizlaria
Alex Garate: Informazio zientzietan lizentziatua da (Publizitate arloan) EHU Leioako kanpusean, Marketing Diplomatua ESMA Bilbao 1993an eta gaur egun, Madrileko Unibertsitate Politeknikoan Kanpo Merkataritza postgradua egiten ari da.