Datorren ostegunean hasiko da Korrika Urepelen eta eskualdeko autobusa izango da, hara joateko

Urola Kostako AEK-k antolatuta, eskualdeko autobusa abiatuko da Urepelera datorren ostegunean, martxoak 19, Korrikaren hasierako jaian parte hartzeko.

Autobusa Zumaiatik abiatuko da eta eskualdeko herrietatik pasako da, jendea hartzeko. Oriotik 9:30ean pasako da eta autobusa hartzeko tokia errepide nagusiko autobus geltokia izango da (Donostia aldera).

Izen-ematea

Autobusaren zerbitzua erabili nahi duten oriotarrek aldez aurretik eman behar dute izena kultur etxean edo Kolon Txiki tabernan. Autobusaren prezioa 10 eurokoa da; baina ez da izena ematearakoan ordaindu behar, baizik-eta autobusean bertan, ostegunean.

Izena emateko azken eguna igandean da, martxoak 15.

Eguna Urepelen pasa eta gero, 19:30ean abiatuko da bueltan autobusa.