Orioko Udalak udal kanpinerako zuzendari bat hartuko du lanerako 2016ko martxoaren 1ean hasi eta lanpostua dagokion oposizio-lehiaketa irekiaren bidez betetzen den arte eta, edozein kasutan, aurtengo denboraldi ofiziala amaitu arte (2016ko azaroaren 15ean aurreikusita dago).
Hartuko den langilearen kontratua lan-zuzenbideko erregimenean egingo da, denboraldi baterako eta lanaldi osorako.
Aukeraketa prozesua lehiaketa izango da, eta merezimendu hauek baloratuko dira: lan-esperientzia, prestakuntza osagarria eta atzerriko hizkuntzen ezagupena; horretarako, eskaerarekin batera, curriculuma aurkeztu beharko da. Elkarrizketa bat egingo da, izangaiek lanpostua betetzeko duten egokitasuna neurtzeko.
OINARRIAK
Deialdiaren oinarriak interesatuen eskura daude udal bulegoetan eta www.orio.eus web orrian.
Nahitaezko baldintza garrantzitsuenak hauek izango dira:
- 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehienezko adina ez izatea.
- Honako tituluetako bat izatea: Turismoko unibertsitateko diplomatua, turismo-enpresetako eta jardueretako teknikaria, turismo gradua edo baliokideren bat.
- EGA titulua edo baliokidea.
- First Certificate edo baliokidea.
Merezimendu hauek baloratuko dira:
- Lan-esperientzia, antzeko zereginetan, eremu publiko edo pribatuan (gehienez, 10 puntu).
- Prestakuntza osagarria (gehienez, 10 puntu)
- Atzerriko hizkuntzen ezagupena (gehienez, 10 puntu)
- Elkarrizketa (gehienez, 10 puntu)
ESKAERAK ETA CURRICULUMAK AURKEZTEKO TOKIA
Eskariak eta curriculumak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, merezimendu guztiak behar bezala egiaztatuz. Bulego-orduak: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.
ESKAERAK ETA CURRICULUMAK AURKEZTEKO EPEA
Urtarrilaren 25etik otsailaren 10era, biak barne.