Marta Trutxuelo historialari andoaindarrak idatzi eta Orioko Udalak 2003an argitara emandako ‘Orio historian zehar’ lanaren ale guztiak agortuta zeuden eta Udalak erabaki du lanaren ale batzuk argitaratu eta herritarren eskura jartzea berriro.
Beka baten bidez egindako lana
Marta Trutxuelok Orioko Udalaren beka baten bidez osatu zuen Orioko herriaren historia jasotzen duen lan hori eta Miren Etxeberria oriotarrak egin zion hizkuntz zuzenketa.
Lan mardula da eta 345 orrialde ditu zortzi ataletan banatuta:
- Orioko geografia
- Orioko bilakaera historikoaren oinarriak: antzinarotik herriaren sorrera arte
- Ekonomia: oriotarren jardueren bilakaera
- Udal gobernua eta administrazioaren antolaketa
- Orio eta oriotarrak: biztanleriaren antolaketa eta bilakaera demografikoa
- Orio eta erlijioa: bizimodu baten oinarria
- Orioko hirigintzari buruzko ezaugarriak
- Orio eta oriotarren izaera. Kultur agerpideak
31 eurotan eros daiteke kultur etxean
Eskuratu nahi duenak kultur etxera joan behar du eta han eskatu. 31 euroren truke jaso ahal izango du.
Lana PDF formatuan ere eskura daiteke, doan: