Urola Kostako Udal Elkarteak HAZILAN PROIEKTUAren bosgarren deialdia egin du. Orain arte egin ditugun 4 edizioetan 62 pertsonak hartu dute parte eta gaitasun sozioprofesionalak landu ondoren, laneratzeko prozesuak egin dituzte 27 enpresatan (praktikak, prestakuntza lanpostuan…).
Oraingo hau bosgarren edizioa da. Bosgarren edizio honetan gaur egun enpresak gero eta gehiago eskatzen ari diren konpetentzia pertsonalak eta profesionalak landuko ditugu: proaktibitatea, norbere buruarekiko konfiantza, taldean lan egiten jakitea…).
Argazkian ageri diren gazteak iazko proiektuan parte hartu zutenak dira.
Programaren faseak
Programak bi fase edo atal izango ditu. Parte hartzaileek lehendabizi AKTIBATU urratsa egingo dute: zeharkako konpetentziak landuko dituzte ikasitakoa egiteko eta praktikatzeko metodologia erabiliz. Ondoren, laneratzeko aukera eta bideak aztertuko ditugu parte hartzaile bakoitzarekin, bere ezagutza, jarrera, nahi eta ezaugarrien arabera: praktikak, prestakuntza lanpostuan bertan…
Zer da Hazilan?
Gazteei gaur egun beharrezko dituzten trebetasunak bereganatzen laguntzeko eta, era berean, enpresek dituzten beharrei erantzuteko programa bat da. Programaren balio erantsia da esperientzian oinarritutako ikaskuntza jasotzea, hain juxtu ere gaur egun enpresek eskatzen dituzten trebetasun eta konpetentziak lantzeko.
Bosgarren edizioa
Hazilan programa da 20-44 urte bitarteko gazteentzat eta goi mailako ikasketak dituztenentzat. Eskualdekoek lehentasuna izango dute.
Programak bi fase edo atal izango ditu: lehendabizi AKTIBATU fasea, zeharkako konpetentziak lantzeko eta, ondoren, KOKATU edo LANEKIN fasea, enpresetan praktikak egiteko. Hona hemen xehetasunak:
AKTIBATU urratsa (80 ordu):
Zeharkako konpetentziak landu
- Zeharkako konpetentziak landuko ditugu, ikasitakoa egiteko eta praktikatzeko metodologia erabiliz. Gaur egun enpresak gero eta gehiago eskatzen ari diren konpetentzia pertsonalak eta profesionalak landuko ditugu (proaktibitatea, norbere buruarekiko konfiantza, taldean lan egiten jakitea…).
- Noiz: otsailaren 5etik martxoaren 22ra. Astelehenetik ostegunera 9:30etik 13:30era.
KOKATU edo LANEKIN fasea (300 ordu):
- Kokatu: benetako esperientzia lortuko duzu zure lanbide-profilaren arabera. Praktikak egiteko lanpostua eta zure profila kontuan hartuko dira.
- Lanekin: enpresan bertan prestatuko zara lanpostu zehatz bat betetzeko. Ikuspegi horri esker, prestakuntza lanpostuaren premietara egokituko da, izan ere, enpresako kide bat arduratuko da ikaskuntza prozesuari jarraipena egiteaz.
- Noiz: apirila- uztaila. Astelehenetik ostiralera, gehienez ere 6 orduko lanaldia
Argibideak eta izen ematea: urtarrilaren 11tik 26ra.
Izena emateko bi modu daude: bat, Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzara bertaratuta. Bestea, izena emateko eskaera-orria posta elektronikoz bidalita (helbidea hazilan@urolakosta.eus). Eskaera egiteko orria eskura dago Udal Elkartearen wegunean: www.urolakosta.eus
Informazio-saioa urtarrilaren 19an
Informazio-saio bat egingo dugu, interesa dutenei programaren xehetasunak azaltzeko:
- Eguna: urtarrilak 19
- Ordua: 11:00-12:00
- Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea, Zarautz)
Argibideak jasotzeko
- Urola Kostako Udal Elkartea, Hazilan programa
- Vanessa Garcia
- 943890808
- hazilan@urolakosta.eus
- http://www.urolakosta.eus/eu/hazilan-programa
Orain arte 4 edizio
Hazilanen bi edizio egin ditugu 2016an eta beste bi 2017an. Orotara 62 pertsonak parte hartu dute (35 emakume eta 27 gizon). Lehendabizi konpetentzia sozioprofesionalak landu dituzte eta, ondoren, enpresetan laneratzeko prozesuak egin dituzte (praktikak, prestakuntza lanpostuan…), eskualdeko nahiz Gipuzkoako beste eskualde batzuetako enpresetan.
Parte hartu duten pertsonen %50 laneratu egin da, programak irauten zuen bitartean edo hurrengo sei hilabeteetan. Horrekin batera, enpresetan praktikak egin dituzten 20 pertsonetatik 6 praktikak egindako enpresan bertan kontratatu dituzte.
Honako enpresa hauek parte hartu dute lehen lau edizioetan:
• Pavitec 2000 SLU,
• Ongi Mecanizados en Madera SL
• Aner Sistemas Informáticos
• Artelatz Ingurugiro Zerbitzuak S.L.
• Ad hoc centro de communicacion y marketing SL
• Dulces Reineta, S.L.
• Arktelier, arkitekura estudioa
• Xare
• Otzarreta Communicación, S.A.
• Eraman SL
• Ortzadar ikastetxea
• Kalexka
• Begi-bistan, Turismo Zerbitzuak
• LKS Ingenieria S.COOP
• Lombok Design SL
• Euskampus Fundazioa
• Emaus Fundación Social
• Gurutze Gorria
• SOLDIMES Máquinas para Soldadura S.L.
• Gipuzkoako Urak SA
• SOS Arrazakeria Elkartea
• MettaCarbon bikes
• Cafeteria Euromar
• Electro Talleres Zarauz, SA (JOLAS)
• Coprein SL
• Ardantzabide altzariak SL
• Kiba Lorezaintza
Programa operatiboa 2016-2020
Hazilan proiektuak 5 urteko iraupena izango du (2016an hasi eta 2020an amaituko da). Proiektu hori Garapen Elkarteak (Garapen Agentzien Euskal Elkarteak) koordinatzen du eta 20 garapen agentziak hartzen dute parte, tartean Urola Kostako Udal Elkarteak. Proiektuaren %50 Europako Gizarte Funtsak (EGIF) finantzatzen du eta beste %50 garapen agentzia bakoitzak (gure kasuan Urola Kostako Udal Elkarteak).