Danbolin Musika Eskolak antolatuta, dantzako ikasleen ekitaldia izango da datorren larunbatean, ekainak 15, 17:00etan hasita.
Ekitaldian 180 ikasleek parte hartuko dute, 4-13 urte bitartekoek. Guztien irakaslea Ander Errasti dantzari oriotarra da.
Musika Eskolako instrumentuko taldeek ere parte hartuko dute ekitaldian: banda, gitarra taldea, biolin taldea, esku-soinu taldea, trikitixa-pandero taldea, txistu taldea, piano eta perkusioaz lagunduta.
Ondoko dantzak egingo dituzte: Sarrera, Akelarrean, Gorriti aztia, Alai elkarrekin, Eskuetan, Korrika, Gaztelugatxeko martxa, Alpargata, Arin-Arin, Fandango, Zinta-dantza, Plazara, Martxa baten lehen notak, koreografiak eta bukaera.
Emanaldia irekia da eta sarrera doan izango da.