Asteburu honetan Andoaingo 14. piano-jaialdia egin da Bastero kulturgunean. Danbolin Musika Eskolako 13 ikaslek parte hartu zuten eta oso emaitza onak lortu zituzten:
Otsailaren 15ean, ostiralean, Francisco Escudero Kontserbatorio Profesionaleko orkestra sonfonikoarekin batera, Ane Blázquez-ek irekierako kontzertuan parte hartu zuen.
Otsailaren 16 eta 17an, larunbata eta igandea, ikasle hauek jo zuten:
– Piano-bakarlaria, A mailan, Paul Sarasua eta Oier Iruretagoienak urrezko domina lortu zuten.
– Piano-bakarlaria, C mailan, Leire Olariagak zilarrezko domina lortu zuen.
– Pianoa lau eskutara, A mailan, Irati Chinchurreta eta Julen Lekuonak urrezko domina lortu zuten. Maddi Etxeberria eta Uxue Aginaldek, berriz, urrezko domina eta aipamen berezia lortu zuten.
– Pianoa lau eskutara, B mailan, Uxue Etxeberria eta Beza Ijurkok urrezko domina lortu zuten.
– Pianoa lau eskutara, C mailan, Anne eta Maddi Orzaizek ere urrezko domina lortu zuten.
– “Clara eta Robert Schumann” sari berezian, A mailan, Sara Loidik diploma lortu zuen.
Zorionak denoi, lan bikaina egiteagatik.