Gustav Mahler gazte-orkrestrak eta Donostiako Orfeoiak kontzertua emango dute martxoaren 7an Kursaalean eta autobusa izango da doan Oriotik joan nahi dutenentzat

Donostiako Kursaalean Gustav Mahler gazte-orkestraren eta Donostiako Orfeoi txikiaren kontzertua izango da martxoaren 7an, ostegunarekin, eta, bestetan bezala, autobusa antolatu da doan Urola Kostako eskualdetik joan nahi dutenentzat. Autobusa Zumaiatik abiatuko da eta Oriotik ere pasatuko da.

Nork bere sarrera erosi behar du

Kontzertura joan nahi dutenek beren kasa erosi behar dute sarrera Kursaalaren webgunean:

https://www.kursaal.eus/eu/

Sarrerak hainbat preziotan erosi daitezke, tokiaren arabera.

Autobusa doan

Autobusa doan erabili ahal izango da; baina izena eman behar da aldez aurretik, Turismo bulegora deituta martxoaren 1a baino lehen: 943 835 565

Kontzertua 20:00etan hasiko da eta Gustav Mahler-en 3. sinfonia joko dute. Jonathan Nott-ek zuzenduko du kontzertua.

Kontzertuari buruzko informazio gehiago:

https://www.kursaal.eus/es/agenda/gustav-mahler-jugendorchester/