Martxoaren 28an, ostegunarekin, Olatz Salvador kantari zarauztarraren kontzertua izango da kultur etxean 20:00etan, Orioko Udalak antolatuta Korrika Kulturalaren barruan.
Olatz Salvador
Olatz Salvador Donostian jaio zen, eta Zarautzen bizi da gaur egun. Ama oriotarra du eta, beraz, ezaguna da inguruotan, nahiz eta martxoaren 28koa izango den Orion bakarlari gisa egiten duen lehenbiziko kontzertua. Olatz Salvadorrek bide bat egina du musikan, aurrena Skakeitan taldearekin eta, ondoren, 2014. urtetik aurrera, bakarka. Iaz argitaratu zuen bere lehen diskoa bakarka, ‘Zintzilik’ izenekoa.
Sarrerak aldez aurretik hartu behar dira
Sarrera doan izango da; baina, aretoaren aforoa mugatua denez, Udalak 100 gonbita jarri ditu eskura kultur etxean eta kontzertura joan nahi dutenek horietako bat hartu beharko dute, bertan eskatuta. Arin ibiltzea komeni.