Dagoeneko irekita dago epea San Pedro eguneko Trikitilari Txapelketan izena emateko. Aurtengoa txapelketaren 10. edizioa da.
Txapelketa ekainaren 29an izango da Herriko Plazan, 12:30ean hasita eta bertan parte hartzeko aukera dute 22 urtetik beherako trikitilari gazte guztiek.
Txapelketaren finalean 6 bikotek parte hartuko dute (gehienez, 8 bikote izango dira). 8 bikote baino gehiago baldin badaude izena emanda, kanporaketa egingo da aldez aurretik. Kanporaketan fandango bat jo beharko da, eta fandango hori finalean ezin izango da errepikatu.
Txapelketan 4 pieza joko beharko ditu bikote bakoitzak:
- Trikitixa
- Porrusalda
- Fandangoa
- Arin-arina
Izen-ematea
Izena emateko, nahikoa da mezu elektroniko bat bidaltzea kultur etxeko helbidera: ketxea@orio.eus Adierazi beharreko datuak hauek dira: Izen-abizenak, nortasun-agiria, telefonoa, helbide elektronikoa, eta sariaren ordainketa egiteko Kutxa edo Bankuko kontu korrontearen zenbakia (bikoteko kide bakarrarena nahikoa da)
Oharrak
- Finalean baserritar arroparekin agertzea derrigorrezkoa da.
- Epaimahaikideek ikusten badute lehenengo saria emateko mailarik ez dela egon txapelketan, sari hori eman gabe geratuko da.