Udaltzaingoak ohar hau argitaratu du, San Pedro jaietan ibilgailuen zirkulazioan egingo diren aldaketak jakinarazteko:
San Pedro festetan Herriko Plaza itxi egingo da ibilgailuentzat, urtero bezala, ekainaren 28ko 16:00etatik aurrera, eta itxita izango da uztailaren 2ko 07:00ak arte.
Trafiko aldaketak hauek izango dira:
- Kaian zirkulazioaren norabidea aldatu egingo dugu.
- Ibilgailuak moilatik barrena sartuko dira herrira eta DEBEKATUA izango dute bide hori erabiltzea herritik ateratzeko.
- Herritik ateratzeko, NAHITANAHIEZ, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.
Herritarrei eskatzen diegu kolaboratzea eta arau hauek betetzea.
Eskerrik asko aldez aurretik.