Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:00etan hasiko da. Gai hauek aztertuko dira:
1.- Onartzea, egoki bada, 2019ko ekainaren 15eko udalbatzarra eratzeko bilkuraren aktaren zirriborroa.
2.- Onartzea, egoki bada, udalbatzarraren ohiko bilkuren maiztasuna.
3.- Onartzea, egoki bada, alkate eta zinegotzien liberazioak eta dagozkien ordainsariak.
4.- Onartzea, egoki bada, alkatearen proposamena batzorde informatzaile iraunkorrak eratzeari buruz eta horien osaketari buruz.
5.- Onartzea, egoki bada, alkatearen proposamena udalbatzarreko kideen erregimen ekonomikoari buruz.
6.- Onartzea, egoki bada, udalbatzarreko ordezkarien izendapena Udalak ordezkatuta egon behar duen organo kolegiatu guztietan.
7.- Alkateak hartutako erabakien berri ematea hainbat izendapeni buruz: alkateordeak, gobernu batzarkideak, batzorde informatzaile iraunkorren buruak eta dagozkion delegazioak.
8.- Adjudikatzea, egoki bada, honako obra-kontratua, prozedura ireki sinplifikatu bidez: ORIOKO ARITZAGA KALEKO, ENDAIA KALEKO ETA HERRIKO PLAZAKO LURPEKO AZPIEGITURAK BERRITZEKO ETA BERRURBANIZAZIO-LANAK EGITEKO PROIEKTUA.
9.- Onartzea, egoki bada, kontratazio-espedienteen kontratazio-mahaiaren osaketa, kontratazio-organoa udalbatzarra denean.
10.- Eskariak eta galderak.