Udalak antolatu du tailerra, udako ekitaldi-programaren barruan, eta Andoni Bastarrika Iruretagoiena azpeitiarrak emango du uztailaren 11n, ostegunarekin, 16:30etik 19:30era.
Tailerra doan izango da eta ez dago aldez aurretik izena eman beharrik. Nahikoa da esandako orduan azaltzea Antilla hondartzara.
Tailerrean parte hartzeko ez dago adin-mugarik, irekita dago-eta haur, gazte zein helduentzat. Behin hara azalduta, Andoni Bastarrikak berak antolatuko ditu lantaldeak eta jarriko du jendea lanean.
Andoni Bastarrika
Andoni Bastarrika azpeitiarra da eta 49 urte ditu. 2010ean hasi zen hondarrezko eskulturak egiten eta, geroztik, makina bat saio eta tailer eman ditu Euskal Herrian barrena; gehienak kostaldeko hondartzetan (Sukarrietan, Sopelan, Muskizen, Zumaian, Donostian, Mutrikun…), baina baita barruko herrietan ere, udako festetan (Bergaran, Legazpin, Eskoriatzan, Zumarragan, Zestoan, Azpeitian…).