Abuztuaren 24an, larunbatarekin, zine-emanaldia izango da ikastola aurreko plazan, 22:00etan hasita, udako kultur programazioaren barruan. ‘Aquaman’ filma proiektatuko da, gaztelaniaz.
Udalak lau film programatu ditu aurtengo udan eta hau izango da azkena.
Sarrera doan izango da.
Eguraldi txarra egiten badu, zine-emanaldia Herriko Plazan egingo da.
Abenturazko filma, haurrekin ikusteko egokia
James Wan-ek zuzendu du filma eta Jason Momoa da aktore protagonista, Aquaman-en papera jokatzen duena. Joan den urteko Gabonetan estreinatu zen eta harrera ona izan zuen. Bi ordu luze irauten du.
Itsaso azpian kokatuta dagoen Atlantis hiria salbatzen ahaleginduko da Aquaman. Arthur Curry (Jason Momoa) jabetzen da erdi gizaki eta erdi atlantea dela eta, ondoren, bide luze bati ekingo dio, Atlantisen bere tokia aurkitzeko eta hiriak bizi dituen arriskuetatik ateratzeko.