Datorren abuztuaren 25ean, igandearekin, kontzertua izango da Herriko Plazan, 19:30ean hasita, Udalak eta Enbor Akzio Kulturakak elkarrekin antolatutako ‘Ziaboga’ musika-zikloaren barruan.
Kontzertua doan izango da.
KORRONTZI (Euskal Herria)
Korrontzi (Euskal Herria, 2004) folk musika taldea Agus Barandiaran trikitilariak sortu zuen. Bere helburua, banda osatzean, euskal musika herrikoiari zein bere lurraldeko antzinako hots tradizionalei beste ikuspuntu moderno eta garaikideago bat ematea zen, betiere trikiti-musikan oinarritutako ikuspuntu batetik, horrekin batera txalaparta edo alboka bezalako beste instrumentu tradizional batzuk ardatz hartuta eta bere lehen maisuak, Rufino Arrola trikitilariak (1909 – 1996), helarazi zion tradizio guztiarekiko erabateko errespetua inoiz ahaztu gabe. Sonoritate berri hori lortzeko, musika estilo modernoagoez inguratu eta, besteak beste, mandolina, baxu elektriko, kontrabaxu edo perkusioen laguntza izan zuen.
Laburbilduz, Korrontzi inor axolagabe uzten ez duen euskal musika talde bat da, kultura oso bateko erakusleiho bat, beren zuzenekoen indarra eta energiarekin antzinateko soinuak eta dantzak edo folkaren joera berriak transmititzen dituena. Korrontzi euskal musika eta dantza tradizionalaren jai bat da, abangoardiako ikuspuntu batekin.
Ikusi bideo bat hemen: https://www.youtube.com/watch?v=FOpv6jx-MRg
Info +: http://www.korrontzi.net