Euskaltegian izena emateko epea zabalik dago irailaren 25a arte

Irailaren hasieran ireki zen epea Orioko AEK euskaltegian izena emateko, eta irailaren 25ean itxiko da.

Hiru bide daude euskaltegian izena emateko:

  • Euskaltegira bertara jotzea, Bikamiotako errotondaren ondoan (KTA eraikina). Astelehen eta asteazkenetan hau da ordutegia: 17:00-20:00. Astearte eta ostegunetan, berriz, hau: 8:30-13:30.
  • Posta elektronikoz, orio@aek.eus helbidera idatzita.
  • Telefonoz deituta, 670 420 025 zenbakira (Amaia Zaldua).

Autoikaskuntza

Euskaltegian aukera izango da talde presentzialetan izena emateko, maila guztietan, baina, baita ere, autoikaskuntzaz baliatzeko.

Orain dela lau urte hasi zen euskaltegia autoikaskuntzako aukera ematen, eta arrakasta handia izan du eskaintza horrek. Sistema horrekin, tutore batek gidatuta, lana bakarka egiten du ikasleak, etxean edo euskaltegian bertan (astean 4 orduz, gutxienez), eta, ondoren, astean behingo bilerak egiten ditu tutorearekin, lanak zuzentzeko, zalantzak argitzeko, zailtasunak bideratzeko eta ahozko euskara lantzeko.

Autoikaskuntzak ikasketa pertsonalizatzeko aukera ematen du, ikasle bakoitzaren behar eta erritmoetara egokituz.

Bestelako eskaintzak

Autoikaskuntzaz gain, euskaltegiak eskaintza zabala izango du:

  • 0 mailako ikastaroak
  • Euskalduntzeko maila guztiak
  • Azterketak prestatzeko ikastaroak (B1, B2, C1 EGA)
  • Alfabetatze ikastaroak
  • Mintzalagun taldeak

Talde presentzialetan astean 8 ordu ematen dira, bina ordu astelehenetik ostegunera.

Izena ematen duen jendearen arabera antolatuko dira taldeak.

100 euroko matrikula

Udalaren nahia da oriotarrek moduz ikasi ahal izatea euskara eta, beraz, ikastaroen prezioa oso merkea izango da Orion erroldatuta daudenentzat: 100 euro, edozein ikastaro.

Udalarekin zorrak dituzten herritarrek ezin izango dituzte ikastaroak prezio horretan egin, eta matrikularen kostu osoa ordaindu beharko dute.

Información en castellano

EuskMatrikula19