Ibilgailuen zirkulazioa aldatu egingo da plazan, larunbateko arraun-surfeko festa dela-eta

Larunbatean, urriak 5, arraun-surfeko festa ospatuko da Orion, hirugarren urtez segidan. Egun osoko festa izango da, goizeko 11:00etan hasi eta gaua arte luzatuko dena.

Hau da festaren programa:

ArraunSurfa19

Moila itxita ibilgailuentzat

Festa horren barruan hainbat jarduera antolatuko dira errioan eta moilan eta, hori dela-eta, Udalak erabaki du aldaketa bat egitea ibilgailuen zirkulazioan: goizetik hasita, moila itxita izango da ibilgailuentzat eta, beraz, oinezkoentzat geratuko da erabat. Herrira autoz sartzeko, botika ondoko bidea erabili beharko da, asteburuetan oinezkoentzat izaten dena. Herritik ateratzeko, berriz, asteburu guztietan bezala, Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko da.

Larunbat gauean plaza inguruan autorik ez aparkatzeko eskatzen du Udalak, festa-eremua libre izateko.

Igandean, ostera, betiko moduan antolatuko da zirkulazioa.