Osakidetzak jakinarazi duenez, dagoeneko hasita dago gripearen aurkako txertoa hartzeko kanpaina eta azaroaren 8 arte egongo da martxan.
Kanpaina, bereziki, 65 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago; baina, adinez gazteago izan arren, beste zenbait kolektibori ere gomendatzen zaie txertoa hartzea: gaixotasun kronikoren bat dutenei edo arrisku-talderen batean daudenei.
Informazio gehiago lortzeko, jo Orioko anbulatoriora.