Zabalik dago izen-ematea aurtengo San Silvestre lasterketarako

Urtero bezala, San Silvestre lasterketa egingo da Orion abenduaren 31n, eguerdian.

Korrikalariek lau kategoriatan parte hartu ahal izango dute, adinaren arabera:

  • 11:10ean, HH5etik beherako haurren proba, Kutxatik helmugara (150 m)
  • 11:20ean, LH1 eta LH2ko haurren proba, Sarasua erretegitik helmugara (300 m)
  • 11:30ean, LH3tik gorako haurren proba, buelta txikia (ikusi irudia)
  • 12:00etan, helduen proba, buelta txikia eta, ondoren, handia (ikusi irudia)

Izen-ematea

Helduen proban parte hartu nahi dutenek Karela kiroldegian eman dezakete izena, bertara joanda ala telefonoz hots eginda: 943 894 428

Aurten, lehenengo aldiz, parte-hartzaileek dortsala eramango dute, izena ematerakoan jasoko dutena.

Parte-hartze zabala bultzatu nahi du Udalak

Parte-hartze zabala bultzatzen duen lasterketa denez, aurrenekoek ez dute saririk izango. Sari batzuk izango dira, baina parte-hartzaile guztien artean zozkatuko dira.

Lasterketaren bukaeran, Arkaitz tabernak salda banatuko du korrikalari guztien artean.