Ortzaika auzotik errio ondoko pasealekura jaisteko eskaileretan baranda jarri du Udalak, erabiltzaileen segurtasuna hobetzeko.
Eskaileren luzera osoan jarri du baranda Udalak, argazkian ikusten den bezala; guztira, 35 metroko baranda instalatu du.
Baranda jartzeko lanak Muguruza errementariak egin ditu eta, guztira, 6.994 euroko kostua izan du (BEZarekin).