Datorren azaroaren 13an, asteazkenarekin, Goiener kooperatibako kide bat izango da Orioko kultur etxean hitzaldia ematen. Hitzaldia 19:00etan hasiko da.
Hitzaldiaren izenburua honako hau da: Gaur egungo energia sistema eta irtenbideak: Kooperatiba energetikoak. Eredu energetiko berri baterako bidean, energia burujabetzak eta energia berriztagarriek duten paperaren gaia landuko du hizlariak.
Hizlaria Joanes Maiza kooperatibako kidea izango da
Goiener, energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba
Goiener, energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba, irabazi asmorik gabeko kooperatiba da. Edozein pertsona izan daiteke kooperatibako kide, gaur egungo eredu energetikoa aldatu nahi badu eta %100 berriztagarria izango den eredua lortzeko lan egin nahi badu. Gaurko egunez, ia 725 bazkide dira Goienerren.