Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen ‘LABURBIRA, Euskarazko film laburren XVII. zirkuitua’ izeneko programaren barruan, bideo-proiekzioa izango da kultur etxeko areto nagusian datorren martxoaren 11n, asteazkenarekin, 19:30ean hasita.
Euskaltzaleen Topaguneak bi helburu nagusirekin antolatzen du LABURBIRA zirkuitu ibiltaria:
- Euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabalduz
- Euskal ikusleei geurean sortutako perla hauez gozaraztea
9 film labur 33 herritan
LABURBIRAren XVII. edizioa 9 filmekin dator, elkarren oso ezberdinak. Guztira ordubete baino gehiagoko proiekzio bat osatzen dute. Euskarazko film laburren zirkuitua, martxoaren 9tik apirilaren 8ra bitartean egingo da, Sestaoko Udal Euskaltegian hasi eta Izarrako Kultur Etxean amaituz.
Bost astetan 33 herri bisitatuko ditu LABURBIRAk; tartean, Orio. Euskal Herria iparraldetik eta hegoaldera zeharkatuko du eta mugetatik haratago ere joango da, Valladolid, Valentzia, Londres eta Paris bisitatuz.
Hauek dira proiektatuko diren bederatzi film laburrak:
- GAU BELTZA. Euskaltzaleen Topagunea
- URAK DAKARRENA. Marilin taldea
- ANTI. Josu Martinez
- TIGRE BAT. Amaia San Sebastian
- PIL PIL. Kristina Zorita
- MAMARRO. Ibon Iza Totorika
- KATEAK. Yolanda Mazkiaran
- JAUZI BAT ETA PRIXT. Maitane Eyheramonho
- HARRIA HERRIA. Dimegaz Kultur Elkartea
Ikusi hemen aurtengo LABURBIRAren trailerra: