‘Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko’ emanaldirako sarrerak bihar jarriko dira salgai

Udazkeneko programazioaren barruan, Galbahe taldeak ‘Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko’ diskoa aurkeztuko du azaroaren 13an, ostirala, 19:00etan, Kultur Etxean.

Gotzon Barandiaranen ‘Galbahea’ poema-liburuan oinarritutako emanaldian, maitasuna, memoria, elkarbizitza eta galerak izango ditu hizpide taldeak. Lander Bilbao, Mariana Blanco, Rafa Rueda, Urdin Baraiazarra eta Uxue Garcia arituko dira Barandiaranekin batera, poemak musikaren eta errezitaldiaren bidez taularatzen.

Emanaldirako sarrerak bihar, urriak 28, 17:00etan jarriko dira salgai Turismo-bulegoan. 5 euroko prezioa izango dute, eta pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera erosi ahal izango ditu.

Ez geratu sarrerarik gabe!