«Orio eta itsas ondarea» bisita gidatua antolatu du Done Jakue Bidearen Interpretazio Zentroak

Martxoaren 14an, larunbatarekin, bisita gidatua eskainiko du Done Jakue Bidearen Interpretazio Zentroak Orion, herriko itsas ondareari buruz.

Bisita Goiko Kaleko Pilliku plazan hasiko da 11:00etan eta doan izango da. Hala ere, parte hartzeko, erreserba egin behar da, aldez aurretik, turismo bulegora deituta: 943 835 565.

Bisitak ordubete inguru iraungo du eta euskaraz izango da. Bisita gaztelaniaz nahi duen taldetxo bat sortuz gero, bigarren bisita bat antolatuko da.

Udaleko turismo-teknikariak gidatu du bisita eta berak emango ditu azalpenak.

Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea

Bisita gidatua Euskal Kostaldeko Museoen hilabetearen programaren barruan sartuta dago. Martxoan jarduera ugari antolatu dituzte euskal kostaldeko museo eta interpretazio-zentroek. Ikusi egitaraua hemen:

http://www.losmuseosdelacostavasca.eus/programa-actividades/?lang=EU