Zumaiatik abiatuko da aurtengo topaketa ekainaren 29an eta Lekeition bukatuko da uztailaren 5ean. UEMAk antolatu du gazte-topaketa, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin eta Zumaia, Deba, Lekeitio eta Ondarroako udalen laguntzarekin. Hau da topaketa ibiltariaren helburua: gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea.
50 gazterentzako lekua izango da, eta martxoaren 31 bitartean zabalik dago izena emateko epea.
Informazio gehiago UEMAren webgunean: